Edukira zuzenean joan

Legezko oharra

Desgaitasunari buruzko Espainiako Dokumentazioa Zentroa (gaztelaniazko siglak, CEDD) Desgaitasunei buruzko Errege Patronatuaren mende dagoen zentro bat da, Eguía-Careaga Fundazioak kudeatua.

CEDDk desgaitasunaren alorrean dituen dokumentazio-zentroak eta informazio- eta ikerketa-zentroak ezagutzera ematea da CEDDren webgunearen helburua.

CEDD da webgune honetako irudien, logotipoen, testuen eta diseinuen edo bestelako eduki edo elementuren jabetza intelektualaren gaineko eskubideen jabea. Jabea ez den guztietan, CEDDk baditu haiek erabiltzeko behar diren baimenak. Debekaturik dago, CEDDren arduradunek horretarako baimena idatziz eman ezean, eduki horiek erreproduzitzea, banatzea, saldu edo erostea, edo aldatzea.

CEDDk ez du bere gain hartzen eduki horiek behar ez bezala erabili izanagatik gerta daitekeen erantzukizunik, eta beretzat gordetzen du eduki horiek egoki deritzon moduan eta aurretiaz abisatu beharrik gabe aldatzeko (osorik edo zati batez kendu edo mugatu ahal izateko) eskubidea.

CEDDk ez du bere gain hartzen hirugarrenen orrietarako esteken bidez edo beste informazio-gune batzuen erreferentzien bidez eskaintzen diren edukien erantzukizunik. Informazio hutserako erreferentziak baino ez dira horiek.

CEDDk ez du bere gain hartzen webgune honetan argitaratutako edukien zehaztasuna dela-eta zuzenean ala zeharbidez izan daitezkeen ondorioen erantzukizunik.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Arautegian (EB) xedatutakoaren arabera, webgune honetan jasotzen diren datu guztiak Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuaren fitxategietan sartuko dira, eskabide eta kontsulta guztiak (jakinarazpenak bidaltzea eta eskatutako zerbitzuak eskain ahal izatea barne) behar bezala kudeatu ahal izateko.

Deskribatutako zerbitzuak eskaintzeko, eta, zehazki, dagozkion argitalpenak, informazioak edo buletinak bidaltzeko, erakunde honek Desgaitasunari buruzko Espainiako Dokumentazio Zentroak kudeatzen duen Eguía-Careaga Fundazioari uzten dizkio datuak.

Erabiltzailea legean aurreikusten diren sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideez baliatu ahal izango da. Horretarako, jakinarazpen bat bidali beharko dio, idatziz, Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuari (Calle Serrano, 140 · 28006, Madrid), honako datu hauek emanez: izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, eta egin nahi den eskaera, bertan interesdunaren sinadura eta data adieraziz.